XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MOTZIAN KONTATZEKUAK

Elgoibarren badago Itxaropena

Elgoibarko Itxaropena abesbatzak lehendabiziko kontzertua eman zuen gure herrian pasa den abenduak 31ean.

Oraingo hau, ordea, ez da publikoan kantatzen duten lehendabiziko aldia, Donostian egon baitira lehenago ere kantatzen.

Itxaropena abesbatzakoek esan digutenez, oso kontentu daude Elizan bildu zen jendetza ikusita, horrek morala eta gogoa ematen diela gaineratuz.

Arantxa Zulaika Larrea izan da elgoiBARRENek Gabonetako ale berezian egindako lehiaketaren irabazlea.

Hona hemen irabazleak saria jaso zuen momentua.

Argazkian azaltzen dira irabazlea bera, Eroskiko ordezkaria eta elgoiBARRENeko zuzendaria.

Lehiaketan 51 pertsonak hartu duzue parte.

Mila esker denoi eta Arantxari, Zorionak eta on egin!!

Aizkorriko gailurretik urte zaharrari Agur!

Abenduaren 31eko goizean 39 elgoibartar Aizkorriko gainera igo ziren turroi eta txanpanez 1992. urtearen bukaera ospatzeko.

Horretarako Morkaiko Mendizale elkarteak autobusa antolatu zuen eta argazkian ikus dezakegunez, deialdiak arrakasta handia izan zuen.

Gorabeherarik ere izan zuten mendizale hauek, bueltan, Elgoibarren lan egiten duen Eduardo Aranburu eibartarrak orkatilla apurtu eta Urbiaraino jeitsi ondoren, helikopteroz eraman behar izan baitzuten Arrasateko ospitalera.

Orain Eduardo etxean dago orkatila saniatzen.

Animo Eduardo!